Elkarrizketa irakurtzeko hemen klik egin eta 10. orrialdean aurkituko duzu. Hiruka aldiazkariaren 121. zenbakia gordetzeko hemen klik egin.
2018(e)ko martxoaren 22(a), osteguna
Hiruka aldizkariaren 121. zenbakia
Hiruka aldiazkariaren 121. zenbakian elkarrizketa hau egin diote Jokin de Pedro idazleari.
Elkarrizketa irakurtzeko hemen klik egin eta 10. orrialdean aurkituko duzu. Hiruka aldiazkariaren 121. zenbakia gordetzeko hemen klik egin.
Elkarrizketa irakurtzeko hemen klik egin eta 10. orrialdean aurkituko duzu. Hiruka aldiazkariaren 121. zenbakia gordetzeko hemen klik egin.
2018(e)ko martxoaren 17(a), larunbata
2018-03-17 | Atzoko bileraren akta
ANTON GARAIKO antzezlan-proiektuaren aurkezpen bilera
2018ko martxoaren 16a, PIEn egina
Ongietorria
emandakoan, proiektuaren bultzatzaileek bileran jarraitzekoa zen
gai-ordena aipatu zuten, honako gidoi hau erakutsiz eta dokumentu hau erabiliz:
1. Ongietorria2. Aurrekariak3. Aurtengo obraren abiapuntua4. Anton Garaiko antzezlanaren ezaugarriak5. Arduradunak, ekoizpena eta laguntzaileak6. Egutegia7. Parte hartzeko izen-ematea
AURREKARIAK
2017ko
urrian Plentzian jokatu zen PLASENTZIA 1577 antzerki eta musika
ikuskizunaren ardatz nagusiak azaldu dira, eta bai orduan izandako
harrera onak eman zigun bultzada eta adorea aurten berriz ere antzeko
proiektu batean sartzeko.
AURTENGO OBRAREN ABIAPUNTUA
Plentziako
museoan zegoen fotograma batetik abiatuz, non Anton Garairen
dokumentazioa zegoen, ikerkuntza lan bat egin da 1509. urtean izan zen
auziko informazio guztia eskuratzeko. Jaio de la Puertari esker lortu da
Bizkaiko Diputazioak dirulaguntza berezi bat ematea eskuizkribu luze
hura oso-osorik transkribatu ahal izateko.
Lehen
eskuko informazio hori izan da idazlea, Jokin de Pedro, nolabait
inspiratu duena gorliztar pertsonaia haren gainean fikziozko historia
bat sortzeko, baina sustrai historiko sendoak dituena. Idazleak argi
utzi nahi izan du berak gerta zitekeenaren interpretazio bat egin duela.
ANTON GARAIKO OBRAREN EZAUGARRIAK
Historia
eta fikzioa bat egiten diren antzezlana dugu, orain 500 urteko gizarte
itsastarrera garamatzana. Musika ez da faltako aurten ere, nahiz eta
eszenan askoz gutxiago kantatuko den; sarrerak eta trantsizioak garaiko
doinuen bitartez girotuko dira, gure musikarien eta Lirain abesbatzaren
bitartez, denak Iñaki Lagosen koordinazio eta zuzendaritzapean. Gure
plazak erabiliko dira (Plentziakoa eta Gorlizekoa), nolabaiteko
eszenatoki naturalak bezala.
Herri
antzerkiaren ezaugarriak azpimarratu dira: parte-hartze librea, irekia
izatea, eta gehienbat gure herrian —herrietan, hobe— ditugun
giza-baliabideak ustiatzea, inori aterik ixten ez bazaio ere.
Plentziako
eta Gorlizeko udalen laguntza ere aipatu da. Horri esker emanaldi bi
izango dira aurten; bestalde, ikuskizunak sortzen dituen gastuei aurre
egiteko ezinbestekoa da diru-laguntza hori. Bi udalek jarrera baikor eta
adeitsuz hartu dute gure proiektua, herri bientzat onuragarria izango
delako ustean.
Euskera motari dagokionez, bizkaiera landu edo batu batez idatzia da, Uribekostako esamolde eta lexikoari txera berezia eginez.
ARDURADUNAK ETA LAGUNTZAILEAK
- Ekoizpena: KEA kultur elkartea
- Testua: Jokin de Pedro
- Zuzendari artistikoa: Álex Ygartua
- Musika zuzendaria: Iñaki Lagos
- Komunikazio arduraduna: Jesus Romo
- Eszenografia: Jesus Serrano
- Jantziak: Gotzone Butron eta Esti Garaizar
- Mugimendu eszenikoa: Zuria Bolaños
- Testuen maketazioa: Jaio de la Puerta
- Laguntzaileak: Gorliz eta Plentziako udalak
EGUTEGIA
- Aurkezpena jendaurrean: martxoaren 16an PIEn
- Testu osoa blogean eskegi: martxoaren 17an
- Izena emateko eta elenkoa osatzeko epea (oraindik zabalik)
- Lehen entsegua testua duten aktoreekin: apirilaren 22an, igandez, goizeko 11:00etan Goñi Portalen:
- Elenkoa osatu
- Lehen testu-irakurketa egin
- Entseguen datak finkatu
- Udan entsegurik ez
- Irailaren 9an entseguen jarraipena
- Entsegu orokorra: urriaren 19an Plentzian
- Lehen emanaldia: urriaren 20an, Plentziako eliz plazan
- Bigarren emanaldia: urriaren 27an, Gorlizeko eliz plazan
IZEN-EMATEA
Iaz parte hartu zutenek ez dute berriro izenik eman behar; baja eman dezakete, hori bai. Berriek gure blog honetan eman dezakete izena, bertako formularioa betez:
ETXEKOLANA
Amaitu aurretik guztiontzat etxekolan bat jarri genuen, galdera honi erantzuten dion etxeko lana: 2018ko proiektuan zure burua non kokatzen duzu? Aktore lanetan ibili nahi baduzu, obra ezaguna behar duzu jakiteko zer paper egokitzen zaizun. Obra eskuratzeko, zoaz glogeko Idazlana fitxara
eta bertan aurkituko duzu testua, testuarekin batera erderazko
sinopsiak idatzi ditugu ere zenbaitentzat lagungarriak izan
daitezkeelakoan. Irudi honek adierazten dizu etxekolana egiteko
baliabideak non dauden:
Beste barik, eta bertaratu diren guztiei eskerrak emanez, amaia eman zaio aurkezpen bilerari.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)