ANTZERKI PROIEKTUAREN TALDE ERAGILEAREN AKTA
Danontzat Gaztetxea, 2019ko ekainaren 21a
Bilerara etorriak
Horiez gainera, bilerara ezin etorria jakinarazi, baina lanerako prest azaldu dira:
Kontrolpean ditugun arloak
Iazko arlo batzuen ardura hartu zutenek horretan jarraitzeko prestutasuna agertu dute:
Jaio de la Puertari proposatu zaio “Kanpo komunikazioa” (difusioa, propaganda...) arloaz arduratzea, onartu duelarik. Danontzat Gaztetxea, 2019ko ekainaren 21a
Bilerara etorriak
- Joseba Arruzazabala
- Adelaida Umaran
- Jaio de la Puerta
- Jesus Romo
- Alex Igartua
- Jokin de Pedro
- Iñaki Lagos
- Amaia Garagorri
- Matere Pascual
- Iñaki Ortigosa
- Beñat Larrinaga
Horiez gainera, bilerara ezin etorria jakinarazi, baina lanerako prest azaldu dira:
- Igone de Diego
- Edu Zabala
- Brenda Benito
- Maixol Bilbao
Kontrolpean ditugun arloak
Iazko arlo batzuen ardura hartu zutenek horretan jarraitzeko prestutasuna agertu dute:
- Zuzendaritza artistikoa: Alex Ygartua.
- Zuzendaritza musikala: Iñaki Lagos.
- Testu arduraduna: Jokin de Pedro.
- Jantzi arduradunak: Gotzone Butron eta Estitxu Garaizar.
- Barne komunikazioa: Jesus Romo.
Maixol Bilbao prest dago kontuak eramateko.
Gainerako arloak
Gainerako arloen banaketa zehatzik ez da egin, baina ez da zailtasunik antzeman denon artean lana egokiro banatzeko.
Testu berri bat labean
Jokin de Pedrok esan du testu berriarekin lanean dabilela eta uda barruan kopia bana zabalduko duela Talde Eragileko lagunen artean, iritzia edota oniritzia emateko. XV-XVI. mendeetan kokaturiko antzezlan historikoa da, butroetarren leinuaren gorabeherak dela gai nagusia.
Hurrengo urratsa
Gaur eratu den Talde Eragile honek dei egiten du irailaren 27an, ostirala, Goñi Portalean (hau baietsi egingo da) izango den BATZAR OROKORRERA. Bilera hori irekia izango da, noski, eta Talde Eragileak informazio berria emango du eta 2020rako antzezlan berriaren testua aurkeztuko da.
Beste barik, eta bertaratu diren guztiei eskerrak emanez, amaia eman zaio bilerari.
ZURE LAGUNTZA ESKERTZEN DIZUGU
Proiektu hau irekia delako Talde Eragilea ez dago itxita eta zure laguntza ongi etorria da.