2019(e)ko ekainaren 24(a), astelehena

2019-06-21 | Talde Eragilearen akta




ANTZERKI PROIEKTUAREN TALDE ERAGILEAREN AKTA
Danontzat Gaztetxea, 2019ko ekainaren 21a



Bilerara etorriak
  • Joseba Arruzazabala
  • Adelaida Umaran
  • Jaio de la Puerta
  • Jesus Romo
  • Alex Igartua
  • Jokin de Pedro
  • Iñaki Lagos
  • Amaia Garagorri
  • Matere Pascual
  • Iñaki Ortigosa
  • Beñat Larrinaga

Horiez gainera, bilerara ezin etorria jakinarazi, baina lanerako prest azaldu dira:
  •  Igone de Diego
  •  Edu Zabala
  •  Brenda Benito
  •  Maixol Bilbao



Kontrolpean ditugun arloak

Iazko arlo batzuen ardura hartu zutenek horretan jarraitzeko prestutasuna agertu dute:

  1. Zuzendaritza artistikoa: Alex Ygartua.
  2. Zuzendaritza musikala: Iñaki Lagos.
  3. Testu arduraduna: Jokin de Pedro.
  4. Jantzi arduradunak: Gotzone Butron eta Estitxu Garaizar.
  5. Barne komunikazioa: Jesus Romo. 
Jaio de la Puertari proposatu zaio “Kanpo komunikazioa” (difusioa, propaganda...) arloaz arduratzea, onartu duelarik. 

Maixol Bilbao prest dago kontuak eramateko.



Gainerako arloak

Gainerako arloen banaketa zehatzik ez da egin, baina ez da zailtasunik antzeman denon artean lana egokiro banatzeko.




Testu berri bat labean

Jokin de Pedrok esan du testu berriarekin lanean dabilela eta uda barruan kopia bana zabalduko duela Talde Eragileko lagunen artean, iritzia edota oniritzia emateko. XV-XVI. mendeetan kokaturiko antzezlan historikoa da, butroetarren leinuaren gorabeherak dela gai nagusia.




Hurrengo urratsa

Gaur eratu den Talde Eragile honek dei egiten du irailaren 27an, ostirala, Goñi Portalean (hau baietsi egingo da) izango den BATZAR OROKORRERA. Bilera hori irekia izango da, noski, eta Talde Eragileak informazio berria emango du eta 2020rako antzezlan berriaren testua aurkeztuko da.


Beste barik, eta bertaratu diren guztiei eskerrak emanez, amaia eman zaio bilerari.

                                                     Plentzia, 2019ko ekainaren 21ean







ZURE LAGUNTZA ESKERTZEN DIZUGU

Proiektu hau irekia delako Talde Eragilea ez dago itxita eta zure laguntza ongi etorria da.