2018(e)ko urriaren 28(a), igandea

Anton Garaiko kortsarioaren historia

Plentzia Telebistak grabatutako bideoa. Eskerrrik asko Ptb!

Anton Garaiko: Azken perediküa

Zuberoako pastoraletako bukaerako kantuari "Azken perediküa" esaten zaio, eta horren bitartez ikuslegoari eskerrak ematen zaizkio. Bideo honetan Peru de Pedrok azken perediküa kantantzen du:



Anton Garaiko: Lehen perediküa

Zuberoako pastoraletako hasierako kantuari "Lehen perediküa" esaten zaio. Kantu horren bitartez ikuslegoa agurtzeaz gain, obraren nondik norakoak gain-gainetik azaltzen dira.

"Anton Garaiko kortsarioaren historia" antzezlanaren idazleak, Jokin de Pedrok, lehen perediküa kantantzen du bideo honetan:



2018(e)ko urriaren 27(a), larunbata

Gorlizko emanaldiaren argazkiak

Albuma ikusteko irudiaren gainean klik egin.

Antonen bertso jarriak Gorlizen

ANTON GARAIKOAREN BERTSOAK, TRIPULAZIOARI JARRIAK
                                Egilea: Iñaki Ortigosa (Anton helduaroan)
                                Doinua: Kapitan Pilotu

1.

Joskileen kuadrilla,
langile prestuak
egoki eta polito
jantzi gaituztenak,
musikari fin denak,
Lirain abesbatza:
Eskifaia haundi honekin
garaile irten gara!                                          Guztiok:

Hau da gure eskifaia!                           Hau da gure eskifaia !
Honi zor zaio errespetua!                     Errespetua !
Hau da gure eskifaia!                           Hau da gure eskifaia !
Gorde egiozue errespetua!                   Errespetua !
Horrela zenbait antzezlan...                 Bonbilun bonbilun behera !
Geroan ere egin ahalko da!                  Bonbilun bat eta bonbilun bi !!
                                                             Agur eta ohore lantaldeari !!

2.

Nabigazio luzea
burutu duguna,
hamaika entsegu eta
lan eta ahaleginak !
Itsaso harro batean
hori ausardia!
Altxor eder batekin
etxeratzen gara!!                                            Guztiok:

Hau da balentria haundia!                     Hau da balentria haundia !
Elkarrekin egin duguna!                        Egin duguna !
Hau da balentria haundia!                     Hau da balentria haundia !
Elkarrekin egin duguna!                       Egin duguna !
Honelako gogo-ekimenez...                  Bonbilun bonbilun behera !
Iraungo ahal dugu zenbait urtez!          Bonbilun bat eta bonbilun bi !!
                                                              Zorionak emaizkiogu elkarri!!

Gorlizko entsegu orokorraren argazkiak

Albuma ikusteko irudiaren gainean klik egin.

2018(e)ko urriaren 25(a), osteguna

Hitzordua: Gorlizko entsegu orokorra

Bihar Gorlizen dena egingo dugu, entsegu orokorra eta emanaldia bera. Hauxe dugu hitzordua, lan handia dagoelako garaiz iritsi:
  • Urriaren 26an, ostirala.
  • Arratsaldeko 5etan.
  • Gorlizko Eleiz Enparantzan.
  • Aktoreak eta figuranteak.







Anton Garaiko: promoziorako bideo laburra

2018(e)ko urriaren 23(a), asteartea

2018(e)ko urriaren 22(a), astelehena

2018-10-22, Onda Vasca

Onda Vasca irratian Jaio de la Puerta gure lagunak eskerrak ematen.



Elkarrizketa entzuteko irudiaren gainean klikatu edo hemen klik egin.

2018(e)ko urriaren 20(a), larunbata

Antonen bertso jarriak Plentzian

ANTON GARAIKOAREN BERTSOAK, KAPITAINEI JARRIAK
                                Egilea: Iñaki Ortigosa (Anton helduaroan)
                                Doinua: Kapitan Pilotu

1.

Gorliz-Plentzian badugu
letragile fin bat
itzulpenak, bertsoak,
ikerketa lanak,
antzerki pieza ederrak
ontzen dituena:
idazle nekaezina
da Jokin gurea.                                                          Guztiok:

Hau da kapitan pilotu!                        Hau da kapitan pilotu !
Honi behar zaio obeditu!                    Obeditu !
Hau da kapitan pilotu!                        Hau da kapitan pilotu !
Honi behar zaio obeditu!                    Obeditu !
Horrela zenbait istorio...                     Bonbilun bonbilun behera !
Buruan sortuko zaio!                          Bonbilun bat eta bonbilun bi !!
                                                            Men egin diezaiogun Jokini !!

2.

Herri honetan bertan
batetik bestera
antzerki, telebistan...
Alex dabil saltsan:
kaosaren erdian
lasai dagoela
okerra den guztia
zuzentzen trebea.                                            Guztiok:

Hau da kapitan pilotu!                        Hau da kapitan pilotu !
Honi behar zaio obeditu!                    Obeditu !
Hau da kapitan pilotu!                        Hau da kapitan pilotu !
Honi behar zaio obeditu!                    Obeditu !
Horrela zenbait zuzenketa...               Bonbilun bonbilun behera !
Buruan sortuko zaio eta!                    Bonbilun bat eta bonbilun bi !!
                                                           Men egin diezaiogun Alexi !!

3.

Kulturgintza inoiz bada
gure herriotan
kulturgile sendoei
esker izango da:
musikari, irakasle,
etsitzeko ezinez
horretan dugu Iñaki
beti ekiteko prest                                            Guztiok:

Hau da kapitan pilotu!                        Hau da kapitan pilotu !
Honi behar zaio obeditu!                    Obeditu !
Hau da kapitan pilotu!                        Hau da kapitan pilotu !
Honi behar zaio obeditu!                    Obeditu !
Horrela zenbait kontzertu...                Bonbilun bonbilun behera !
Buruan ahalko zaio sortu!                  Bonbilun bat eta bonbilun bi !!
                                                           Men egin diezaiogun Iñakiri !!

2018(e)ko urriaren 18(a), osteguna

2018-10-18, Prestakizunak aurrera doaz

Gaur 18, harmailak muntatzeko ahalegin handia egin dugu eta itsasontzia plazara heldu da.

Anton Garaiko kortsarioaren "La Trinidad" ontzia lehorreratzen.

2018-10-18, Bizkaia Irratia

Bizkaia Irratiak elkarrizketa egin dio Jokin de Pedro idazleari.

  
Elkarrizketa entzuteko irudiaren gainean klik egin.

2018(e)ko urriaren 16(a), asteartea

2018-10-15, Plentzia Telebista

2018-10-15, Onda Vasca

Onda Vasca irratiko Euskadi Hoy programan elkarrizketa egin diete Jaio de la Puerta, Jokin de Pedro eta Alex Ygartuari.



Elkarrizketa entzuteko irudiaren gainean klikatu edo hemen klik egin.

Itsasontzirik ez da faltako!








Irudiak handiago ikusteko irudien gainean klik egin.

Jantziak prest!

Jantziak lortzeko ahalegin handia egin da. Hementxe jantzien lantaldearen partaideak:
  • Gotzone Butron (koordinazioa)
  • Estitxu Garaizar
  • Inma Galindez
  • Ana Larrea
  • Charito Uribarri (patronista)
  • Manu Moreno
  • Jaio de la Puerta
  • Amaia Garagorri
  • Adelaida Umaran
  • Miren Bilbao






Irudiak handiago ikusteko irudien gainean klik egin.

Denboraren tunela!

Antzerkiaren magiari esker hementxe ditugu bi Anton Garaiko: ezkerrekoa helduarokoa eta eskubikoa gaztarokoa:

Entseguak aurrera doaz

2018(e)ko urriaren 15(a), astelehena

Hiruka aldizkariaren 137. zenbakia

Hiruka aldiazkariaren 137. zenbakian elkarrizketa hau egin diote Alex Ygartua zuzendariari.


Hirukaren web gunean irakurtzeko hemen klik egin. Bestela, Hiruka aldizkariaren 137. zenbakira jo eta 10. orrialdean aurkituko duzu.

2018(e)ko urriaren 11(a), osteguna

Euskaraldia gurekin, gu Eskaraldiarekin


Urriaren 20an (larunbatean) EUSKARALDIAk antolatuko duen zita honetara gonbidatu nahi zaituztegu. Zita honen helburua Euskaraldiaren entsaio bat egitea da; entsaioa, ariketa, saiakera, deitu nahi bezala.

Norbanakoak bere paperetik (batzuek, Ahobizi, eta besteek, Belarriprest) egun osoko entsaioa egin eta Euskaraldian bertan (azaroak 23/abenduak 3) biziko ditugun egoerak aurretik sentitzeko aukera antolatu nahi dugu. Gozatzeko eguna izatea espero dugu. Honetarako, aitzakia batzuk antolatu ditugu, euskaraz eta euskaratik bizi ahal izateko.

Goizez zure pegatina hartu eta guztion artean Euskaraldia txiki bat eraiki dezagun!

2018(e)ko urriaren 5(a), ostirala

2018-10-05, El Correo

El Correo egunkariaren gaurko alean Alex Ygartua zuzendariari egindako elkarrizketa hau argitaratu dute:

2018(e)ko irailaren 24(a), astelehena

Egutegiak

Paper nagusiak dituzten aktore eta aktoresa guztiekin (elenkoarekin) eszenak lantzen ibili gara azken igandeetan eta gauzak ondo doazela esan dezakegu, hemen ikus daiteke elenkoaren egutegia:


Bestalde, hauxe da figuranteekin erabiliko dugun egutegia:

Edozein kasutan ere, figurantea izan arren, elenkoaren entseguak ikusi nahi badituzu, zatoz Gaztetxera eta ongi etorria izango zara.

2018(e)ko uztailaren 27(a), ostirala

"Plasentzia 1577" liburua

Plasentzia 1577 liburua









Iaz antzeztu genuen obra argitaratzea lortu dugu eta oso liburu apaina geratu da. Merke jarri dugu eta 8,50 eurotan lor dezakezu (interesik baduzu mezu bat idatzi plasentzia1577@gmail.com helbidera edo antongarai1509@gmail.com helbidera).

2018(e)ko ekainaren 21(a), osteguna

2018-06-21 | Lehen fasea bukatuta

Antzerkikide hori:

Udaren atarian gaudelarik, ANTON GARAIKO gure proiektuaren egoeraz eta osasunaz informazio orokorra ematera gatoz:
  1. Testua eta eszena: maiatzean eta ekainean testudun aktoreek entsaiatzen jardun dute Jokinekin eta Alexekin, hurrenez hurren. Asistentzien arazo puntualak gora-behera, oro har aurrerapen nabarmenak egin ditugu eta irailera begira soroa landurik gelditu da, oporren bueltan lur gozo horretan landare ederra alda dezagun. Hori zen helburua. Figurazio-taldean baldin bazaude, egon lasai, zurekin irailean hasiko gara lanean eta arlo hori ere ondo landu nahi dugu aurtengoan.
  2. Jantziak: Gotzonek eta Estik zuzendurik, talde bat lanean dabil aspalditik. Aurten jantzien diseinua, estiloa... irizpide baten arabera egingo da, eta horretan ari dira: ereduak ikusten, informazioa biltzen, oihalak batzen eta erosten... Josteko unea heltzen denean, baliteke laguntzaile gehiago eskatzea.
  3. Eszena jartzea eta attrezzoa: Jesus Serranoren eskuetan dago agerraldi guztietarako diseinua eta eraikitze-lanak egitea, Alex zuzendariaren proposamenei lotuz.
  4. Soinu-argiztapenak: ARTAZI taldeko profesionalekin ere egin ditugu lehen kontaktuak eta, iaz bezala, aurten ere arlo garrantzisu hori euren eskuetan egongo da.
  5. Musika: Iñaki Lagosen koordinazioarekin, pieza musikalak aukeratu eta egokitu dira. Musikariek eta Gorlizeko LIRAIN abesbatzak partiturak badituzte, eta irailean hasiko dira entseguetan, aurten pisu nabarmena izango duen alderdi musikala distiratsua izan dadin.
Horra informazio funtsezkoena; ekinean gabiltza, dakusazunez.

Eskerrak eta zorionak aktoreei egiten zabiltzaten ahaleginagatik. Momentuz eten egingo ditugu entseguak eta irailaren 9an, igandez, jarraituko dugu. Lasai, data hori baino lehen mezu bat helaraziko dizuegu. Bien bitartean, zalantzarik edukiz gero edo ekarpenen bat egin gura baduzu, jarri harremanetan gurekin.

Mila esker hor jarraitzeagatik eta uda ona pasa!

Iñaki, Alex, Jokin eta Jesus





Estimadas y estimados:

Hoy precisamente nos encontarmos a la puerta del verano, a continuación queremos informarte sobre la marcha del proyecto ANTON GARAIKO que nos une:
  1. Texto y escenas: durante mayo con Jokin y durante junio con Alex, las actrices y los actores que cuentan con texto han venido ensayando. Incluso considerando las ausencias puntuales que se han dado, se puede afirmar que los avances logrados han sido notables y por tanto cuando retomemos la actividad en septiembre gran parte del camino ya estará recorrido. Ése era el objetivo de la primera fase. Si tú te encuentras en el grupo de las personas figurantes, tranquilidad, los trabajos contigo comenzarán en septiembre y todo será muy fácil porque encontrarás que la obra ya cuenta con un grado de madurez considerable.
  2. Vestuario: bajo la dirección de Gotzone y de Esti, se ha conformado un grupo que lleva ya tiempo reuniéndose y trabajando el tema del vestuario. Este año el vestuario va a ser específico para la obra y seguirá un determinado criterio en lo que respecta al diseño y el estilo. Hasta el momento se han analizado modelos, se ha recabado información, se han recolectado telas... Cuando llegue el momento de coser es posible que necesitemos ayuda, lo comunicaremos.
  3. Escenografía y atrezzo: esta faceta está siendo desarrollada por Jesus Serrano en coordinación con Alex.
  4. Sonido e iluminación: es un aspecto importante y hemos contactado con ARTAZI (los técnicos del año pasado), con la experiencia acumulada confiamos en que todo irá bien.
  5. Música: Iñaki Lagos se está encargando de la coordinación musical. Las piezas musicales ya se han elegido y adaptado, los músicos y el coro LIRAIN de Górliz disponen de las partituras y los ensayos conjuntos comenzarán en septiembre. Estamos seguros de que este año la parte musical va a cobrar una gran importancia y que tendrá un brillo propio.
Hasta aquí la infromación fundamental, como ves el proyecto avanza.

Queremos aprovechar esta ocasión para agradecer y felicitar a las actrices y los actores por su compromiso. De momento, en lo que a ensayos se refiere nos tomaremos un descanso y el 9 de septiembre (domingo) retomaremos los ensayos. Antes de esa fecha te haremos llegar un aviso. Mientras tanto, si te surge alguna duda o tienes algo que aportar ponte en contacto con nosotros.

Muchas gracias por seguir ahí y que tengas un buen verano.

Iñaki, Alex, Jokin y Jesus

2018(e)ko apirilaren 19(a), osteguna

2018-04-22 | Lehen lan saioa prestatzen

Lanak aurrera doaz!

Lehen entsegua datorren igandean izango dugu:
  • Apirilaren 22an
  • Goizeko 11:00etan
  • Goñi Portal kultura-etxean
Testuen kopiak dauzkagu eta horiekin batera, lan-saioaren antolaketa ere prestaturik daukagu.


Zu etortzea besterik ez da falta.

2018(e)ko martxoaren 22(a), osteguna

Hiruka aldizkariaren 121. zenbakia

Hiruka aldiazkariaren 121. zenbakian elkarrizketa hau egin diote Jokin de Pedro idazleari.


Elkarrizketa irakurtzeko hemen klik egin eta 10. orrialdean aurkituko duzu. Hiruka aldiazkariaren 121. zenbakia gordetzeko hemen klik egin.

2018(e)ko martxoaren 17(a), larunbata

2018-03-17 | Atzoko bileraren akta

ANTON GARAIKO antzezlan-proiektuaren aurkezpen bilera

2018ko martxoaren 16a, PIEn egina


Ongietorria emandakoan, proiektuaren bultzatzaileek bileran jarraitzekoa zen gai-ordena aipatu zuten, honako gidoi hau erakutsiz eta dokumentu hau erabiliz:

1. Ongietorria
2. Aurrekariak
3. Aurtengo obraren abiapuntua
4. Anton Garaiko antzezlanaren ezaugarriak
5. Arduradunak, ekoizpena eta laguntzaileak
6. Egutegia 
7. Parte hartzeko izen-ematea


AURREKARIAK

2017ko urrian Plentzian jokatu zen PLASENTZIA 1577 antzerki eta musika ikuskizunaren ardatz nagusiak azaldu dira, eta bai orduan izandako harrera onak eman zigun bultzada eta adorea aurten berriz ere antzeko proiektu batean sartzeko.


AURTENGO OBRAREN ABIAPUNTUA

Plentziako museoan zegoen fotograma batetik abiatuz, non Anton Garairen dokumentazioa zegoen, ikerkuntza lan bat egin da 1509. urtean izan zen auziko informazio guztia eskuratzeko. Jaio de la Puertari esker lortu da Bizkaiko Diputazioak dirulaguntza berezi bat ematea eskuizkribu luze hura oso-osorik transkribatu ahal izateko.

Lehen eskuko informazio hori izan da idazlea, Jokin de Pedro, nolabait inspiratu duena gorliztar pertsonaia haren gainean fikziozko historia bat sortzeko, baina sustrai historiko sendoak dituena. Idazleak argi utzi nahi izan du berak gerta zitekeenaren interpretazio bat egin duela.


ANTON GARAIKO OBRAREN EZAUGARRIAK

Historia eta fikzioa bat egiten diren antzezlana dugu, orain 500 urteko gizarte itsastarrera garamatzana. Musika ez da faltako aurten ere, nahiz eta eszenan askoz gutxiago kantatuko den; sarrerak eta trantsizioak garaiko doinuen bitartez girotuko dira, gure musikarien eta Lirain abesbatzaren bitartez, denak Iñaki Lagosen koordinazio eta zuzendaritzapean. Gure plazak erabiliko dira (Plentziakoa eta Gorlizekoa), nolabaiteko eszenatoki naturalak bezala. 

Herri antzerkiaren ezaugarriak azpimarratu dira: parte-hartze librea, irekia izatea, eta gehienbat gure herrian —herrietan, hobe— ditugun giza-baliabideak ustiatzea, inori aterik ixten ez bazaio ere.

Plentziako eta Gorlizeko udalen laguntza ere aipatu da. Horri esker emanaldi bi izango dira aurten; bestalde, ikuskizunak sortzen dituen gastuei aurre egiteko ezinbestekoa da diru-laguntza hori. Bi udalek jarrera baikor eta adeitsuz hartu dute gure proiektua, herri bientzat onuragarria izango delako ustean.

Euskera motari dagokionez, bizkaiera landu edo batu batez idatzia da, Uribekostako esamolde eta lexikoari txera berezia eginez.


ARDURADUNAK ETA LAGUNTZAILEAK

  • Ekoizpena: KEA kultur elkartea
  • Testua: Jokin de Pedro
  • Zuzendari artistikoa: Álex Ygartua
  • Musika zuzendaria: Iñaki Lagos
  • Komunikazio arduraduna: Jesus Romo
  • Eszenografia: Jesus Serrano
  • Jantziak: Gotzone Butron eta Esti Garaizar
  • Mugimendu eszenikoa: Zuria Bolaños
  • Testuen maketazioa: Jaio de la Puerta
  • Laguntzaileak: Gorliz eta Plentziako udalak

 EGUTEGIA

  • Aurkezpena jendaurrean: martxoaren 16an PIEn
  • Testu osoa blogean eskegi: martxoaren 17an
  • Izena emateko eta elenkoa osatzeko epea (oraindik zabalik)
  • Lehen entsegua testua duten aktoreekin: apirilaren 22an, igandez, goizeko 11:00etan Goñi Portalen:
    • Elenkoa osatu
    • Lehen testu-irakurketa egin
    • Entseguen datak finkatu
  • Udan entsegurik ez
  • Irailaren 9an entseguen jarraipena
  • Entsegu orokorra: urriaren 19an Plentzian
  • Lehen emanaldia: urriaren 20an, Plentziako eliz plazan
  • Bigarren emanaldia: urriaren 27an, Gorlizeko eliz plazan

IZEN-EMATEA

Iaz parte hartu zutenek ez dute berriro izenik eman behar; baja eman dezakete, hori bai. Berriek gure blog honetan eman dezakete izena, bertako formularioa betez:



 ETXEKOLANA

Amaitu aurretik guztiontzat etxekolan bat jarri genuen, galdera honi erantzuten dion etxeko lana: 2018ko proiektuan zure burua non kokatzen duzu? Aktore lanetan ibili nahi baduzu, obra ezaguna behar duzu jakiteko zer paper egokitzen zaizun. Obra eskuratzeko, zoaz glogeko Idazlana fitxara eta bertan aurkituko duzu testua, testuarekin batera erderazko sinopsiak idatzi ditugu ere zenbaitentzat lagungarriak izan daitezkeelakoan. Irudi honek adierazten dizu etxekolana egiteko baliabideak non dauden:


Beste barik, eta bertaratu diren guztiei eskerrak emanez, amaia eman zaio aurkezpen bilerari.


                                                     Plentzia, 2018ko martxoaren 17an

2018-03-16 | Lehen bileran erabilitako aurkezpena


2018(e)ko otsailaren 26(a), astelehena

2018(e)ko otsailaren 25(a), igandea