Batzar Orokorra eta Irekia: Maiatzaren 24an, ostirala, arratsaldeko 19:30etan Gaztetxean.
2019(e)ko apirilaren 3(a), asteazkena
2018(e)ko urriaren 28(a), igandea
Anton Garaiko: Azken perediküa
Zuberoako pastoraletako bukaerako kantuari "Azken perediküa" esaten zaio, eta horren bitartez ikuslegoari eskerrak ematen zaizkio. Bideo honetan Peru de Pedrok azken perediküa kantantzen du:
Anton Garaiko: Lehen perediküa
Zuberoako pastoraletako hasierako kantuari "Lehen perediküa" esaten zaio. Kantu horren bitartez ikuslegoa agurtzeaz gain, obraren nondik norakoak gain-gainetik azaltzen dira.
"Anton Garaiko kortsarioaren historia" antzezlanaren idazleak, Jokin de Pedrok, lehen perediküa kantantzen du bideo honetan:
"Anton Garaiko kortsarioaren historia" antzezlanaren idazleak, Jokin de Pedrok, lehen perediküa kantantzen du bideo honetan:
2018(e)ko urriaren 27(a), larunbata
Antonen bertso jarriak Gorlizen
ANTON GARAIKOAREN BERTSOAK, TRIPULAZIOARI JARRIAK
Egilea: Iñaki Ortigosa (Anton helduaroan)
Doinua: Kapitan Pilotu
1.
Joskileen kuadrilla,
langile prestuak
egoki eta polito
jantzi gaituztenak,
musikari fin denak,
Lirain abesbatza:
Eskifaia haundi honekin
garaile irten gara! Guztiok:
Hau
da gure eskifaia! Hau da gure eskifaia !
Honi
zor zaio errespetua! Errespetua !
Hau
da gure eskifaia! Hau da gure eskifaia !
Gorde
egiozue errespetua! Errespetua !
Horrela
zenbait antzezlan... Bonbilun bonbilun behera !
Geroan
ere egin ahalko da! Bonbilun bat eta bonbilun bi !!
Agur eta ohore lantaldeari !!
2.
Nabigazio luzea
burutu duguna,
hamaika entsegu eta
lan eta ahaleginak !
Itsaso harro batean
hori ausardia!
Altxor eder batekin
etxeratzen gara!! Guztiok:
Hau
da balentria haundia! Hau da balentria haundia !
Elkarrekin
egin duguna! Egin duguna !
Hau
da balentria haundia! Hau da balentria haundia !
Elkarrekin
egin duguna! Egin duguna !
Honelako
gogo-ekimenez... Bonbilun bonbilun behera !
Iraungo
ahal dugu zenbait urtez! Bonbilun bat eta bonbilun bi !!
Zorionak emaizkiogu elkarri!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)




