2018(e)ko urriaren 27(a), larunbata

Antonen bertso jarriak Gorlizen

ANTON GARAIKOAREN BERTSOAK, TRIPULAZIOARI JARRIAK
                                Egilea: Iñaki Ortigosa (Anton helduaroan)
                                Doinua: Kapitan Pilotu

1.

Joskileen kuadrilla,
langile prestuak
egoki eta polito
jantzi gaituztenak,
musikari fin denak,
Lirain abesbatza:
Eskifaia haundi honekin
garaile irten gara!                                          Guztiok:

Hau da gure eskifaia!                           Hau da gure eskifaia !
Honi zor zaio errespetua!                     Errespetua !
Hau da gure eskifaia!                           Hau da gure eskifaia !
Gorde egiozue errespetua!                   Errespetua !
Horrela zenbait antzezlan...                 Bonbilun bonbilun behera !
Geroan ere egin ahalko da!                  Bonbilun bat eta bonbilun bi !!
                                                             Agur eta ohore lantaldeari !!

2.

Nabigazio luzea
burutu duguna,
hamaika entsegu eta
lan eta ahaleginak !
Itsaso harro batean
hori ausardia!
Altxor eder batekin
etxeratzen gara!!                                            Guztiok:

Hau da balentria haundia!                     Hau da balentria haundia !
Elkarrekin egin duguna!                        Egin duguna !
Hau da balentria haundia!                     Hau da balentria haundia !
Elkarrekin egin duguna!                       Egin duguna !
Honelako gogo-ekimenez...                  Bonbilun bonbilun behera !
Iraungo ahal dugu zenbait urtez!          Bonbilun bat eta bonbilun bi !!
                                                              Zorionak emaizkiogu elkarri!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina