Egilea: Iñaki Ortigosa (Anton helduaroan)
Doinua: Kapitan Pilotu
1.
Gorliz-Plentzian badugu
letragile fin bat
itzulpenak, bertsoak,
ikerketa lanak,
antzerki pieza ederrak
ontzen dituena:
idazle nekaezina
da Jokin gurea. Guztiok:
Hau
da kapitan pilotu! Hau da kapitan pilotu !
Honi
behar zaio obeditu! Obeditu !
Hau
da kapitan pilotu! Hau da kapitan pilotu !
Honi
behar zaio obeditu! Obeditu !
Horrela
zenbait istorio... Bonbilun bonbilun behera !
Buruan
sortuko zaio! Bonbilun bat eta bonbilun bi !!
Men
egin diezaiogun Jokini !!
2.
Herri honetan bertan
batetik bestera
antzerki, telebistan...
Alex dabil saltsan:
kaosaren erdian
lasai dagoela
okerra den guztia
zuzentzen trebea. Guztiok:
Hau
da kapitan pilotu! Hau da kapitan pilotu !
Honi
behar zaio obeditu! Obeditu !
Hau
da kapitan pilotu! Hau da kapitan pilotu !
Honi
behar zaio obeditu! Obeditu !
Horrela
zenbait zuzenketa... Bonbilun bonbilun behera !
Buruan
sortuko zaio eta! Bonbilun bat eta bonbilun bi !!
Men egin diezaiogun Alexi !!
3.
Kulturgintza inoiz bada
gure herriotan
kulturgile sendoei
esker izango da:
musikari, irakasle,
etsitzeko ezinez
horretan dugu Iñaki
beti ekiteko prest Guztiok:
Hau
da kapitan pilotu! Hau da kapitan pilotu !
Honi
behar zaio obeditu! Obeditu !
Hau
da kapitan pilotu! Hau da kapitan pilotu !
Honi
behar zaio obeditu! Obeditu !
Horrela
zenbait kontzertu... Bonbilun bonbilun behera !
Buruan
ahalko zaio sortu! Bonbilun
bat eta bonbilun bi !!
Men egin diezaiogun Iñakiri
!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina